Maiatzaren 19tik 25era Begibistan Amurrioko II Zinema astea ospatuko da. Film laburren jaialdiaren bigarren edizio honetan , euskaldunek egindako formatu txikiko zinema proposamenak aurkeztuko ditu. Guztira, 72 film labur eta 2 film luze proiektatuko dira.
Amurrio Antzokiak hartuko ditu zinemaldian egingo diren jarduera guztiak .
Aurtengo ekitaldiak hainbat berritasun ditu:
- sail ofizialean lehiatuko diren lanak hamasei izatetik hogei izatera pasatu dira. Proposamen horietako hamar Gipuzkoatik datoz, sei Bizkaitik, hiru Nafarroatik eta bakarra Arabatik. Sail ofizialean parte hartuko duten hogei film laburrak maiatzaren 22an eta 23an, 20:00etan, egingo diren bi pasetan ikusi ahalko dira.
- bigarren edizioak paraleloki egingo diren beste zenbait atal izango ditu, batez ere komertzialtasunetik aldenduta dauden zinema ikusteko beste forma batzuk publikoari hurbiltzeko. Amurrion ikusgai egongo dira Zaragozako Jaialdiko lehendabiziko edizioan saritutako lanak, Alemaniako film labur onenak eta futbolari buruzko hainbat zinta ere.
- Freakybistan izeneko atala, publiko astakiloenari eta lotsagabeenari zuzendutako film laburrekin osatuta. Bariku gauean, 22:00etatik aurrera, honako filmekin: Basurdea (2002), Ane Muñoz Mitxelena; El gilipollas (1996), Victor García León; Impávido (2007), Carlos Theron; La gran revelación (2006), Santiago de Lucas; Las superamigas contra el profesor Vinilo (2003), Domingo González; Lotería (2007), Pendejo; Mi señora (2004), Juan Ribadeneyra; Un día con Amenabar (2003), Una noche con Amenazar (2006), Alberto González Vázquez.
Hamasei urte baino gehiago duten gazteek, Laburmetrai lehiaketako Gazte Epaimahaian parte hartu zezaketeen hemen dagoen orria
betez gero.
Norbaitek badaki zein webgunetan kontsulta daitekeen euskal herriko zinema festibalen zirkuitoa? Edo behintzat zeintzutara bidal daitekeen film laburren bat? Hutsune bat nabaritzen dut, edo beti festibalak gertatu behar direnean ezagutzen ditut... ez dakit.