Sustatu logoa Teknologia albisteak

WWW berri baten lehen urratsak

Mari Karmen Menika - UEU
2008-05-07 09:05

UEUren Ikastetxe Nagusian (Eibarren) WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK ikastaroa egiteko aukera duzu Maiatzaren 16an (ostirala). Egun osoko saioa izango da.

Helburuak Web semantikoa minuskulaz zer den ezagutu eta gure ingurunea mikroformatuak, RDFa eta GRDDL gure aplikazio, web gune edo jarduerari balio erantsia gehitzeko erabiltzen ikasi.

Metodologia Teoria eta praktika tartekatuko dira.

Nori zuzendua Garatzaileei, diseinatzaileei, eta interneti begiratzen dion enpresa, hezkuntza eta elkarteetako jendeari zuzendua. Interneten agertzen ari diren teknologia semantiko hauek ezagutu nahi dituzten pertsonei oro har. HTML (edo XHTML) jakintza minimo batzuk edukitzea oso gomendagarria da.

Eguna: Maiatzaren 16a (asteazkena) Ordutegia: 9:30/13:30 – 15:00/19:00

Irakaslea Gorka Julio Hurtado, Informatika Ingeniari Teknikoa.

Informazio zehatzagoa eta izena emateko aukera irekita maiatzaren 9ra arte.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu