UEU udako ikastaroak 2008
2008-05-05 12:05
2008ko UEUren uda ikastaroak uztailean izango dira hiru kokapenetan, Eibarren (ekainaren 30ean hasita, uztailaren 11a arte), Baionan (uztailaren 14 eta 18aren artean) eta Iruñean (uztailaren 21etik 208ra).
UEUren webgunean daukazu programa osoa, eta ikastaroz ikastaro informazio zehatza. Blogosferan, zenbait gomendio ere azaldu dira:
- UEUren beraren UEU 365 blog tokiz aldatuan Garapen pertsonalaren alorreko bi ikastaro gomendatu dituzte: Aromaterapia eta sendabelarrak eta Barreterapia.
- Txerra Rodriguezek Soziolinguistikakoak gomendatu ditu Garagoikoa blogean
- Teknofiloentzat (ez bereziki informatikarientzat) beste bi gomendatu ditu Garikoitz Araolazak, bata berak emango duena OpenStreetMap-eko mapa libreei buruz, eta bestea Gorka Juliorena wikien inguruan.
Erantzunak kargatzen...