FANT: Zinemaren magia berreskuratu
Maiatzaren 8tik 16ra izango da FANT 2008 Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia. Atal Ofizialean, fantastiko eta beldurrezko zine modernoaren filmak lehiatuko dira FANT saria lortzeko.
Horrez gain, El orfanato filmeko soinu-banda konposatu zuen Fernando Velazquez bizkaitarrak FANTOBRIA Saria jasoko du.
Egungo laburmetraiaren gaurkotasuna egiaztatu eta iraganeko bitxiren bat berreskuratuko da FANTZ LABURREAN, eta ekitaldi honetan ere, berriz hurbilduko dira ZINEAREN POZOIA atalera.
Adrenalina gehitzen lagunduko diguten beste atal hauek FANT & ROCK, FANT LAB, FANT-aren MAISUAK ... dira
NONTZEFILM eta NONTZEFLASH-ek ere lan bera egingo dute fikziozko filmekin, baina, formatu txiki eta trinkoan.
Eta beste hainbat ekintza paralelo: master class Barrainkuan, doako emanaldiak, Ambiguko hitzorduak eta rock kontzertuak, besteak beste.
Erantzunak kargatzen...