"Mesederik nahi?" interneteko foro soziala kaleratu du EuskoSarek
2008-04-30 11:04
Egunero bizi dugun isolamendu eta bizitza azkarrari aurre egiteko tresna gisa sortu da "Mesederik nahi?" foroa. "Gazteek bere ideiak era ireki eta zabal batean elkarbanatu ditzaten nahi dugu lortzea proiektu honen bitartez.
"Egun mesedeak ez dira gure bizitzaren atal nagusi bat eta borondate solidarioa ere desagertzen ari den zeozer dela uste dugu" esan digu EuskoSarek.
"Gazteek mesedeak eskatu eta eman eta hauei buruz era ireki batean hitz egin dezaten" nahi du lortu erakundeak eta gune hau Euskaraz mintza direnei zuzendua dago.
Foro honetaz gain, beste hainbat kaleratu ditu EuskoSarek. "GenealogĂa Vasca" foroak adibidez, mundu mailan bakoitzaren Euskal jatorriaren inguruko zalantzak argitu nahi ditu. Honez gain, EuskoSare-k txat ugari ere jarri ditu martxan, zeintzuk tokian-tokiko elkarrizketak ahalmentzen dituen.
EuskoSare 2005 urtean sortu zen munduko komunitate euskaldunaren harreman pertsonalak, familiarrak, profesionalak eta kulturalak bultzatzeko asmoarekin.
Erantzunak kargatzen...