Teknologia albisteak

Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agur

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - EKE. Euskal Kultur Erakundea
2008-04-29 : 10:04

Euskal Herria Zuzenean festibala Zuberoan iraganen da azken aldikotz, Idauze-Mendin hain zuzen, heldu den ekainaren 27, 28 eta 29an. Kokapen berriaren inguruan ez da oraino komunikatu, baina antolatzaileek lehen-lehenik Zuberotarren behar bezala omentzea dute helburu, bost urtez eskaini laguntzarengatik. Aurtengo behin-behineko egitaraua zabaltzen hasi dira.

Euskal Herria Zuzenean Zuberoan iraganen bada aurten ere ekainaren 27tik 28ra, azken aldia izango da. Izan ere 13. edizio honekin batera Arrosako aldairaz geroztik 2003an publikoak ezagutu zituen Idauze-Mendiko alorretatik behin-betikotz urrunduko da festibala.

Behin-behineko egitaraua zabaltzen hasi dira ere bai. Zonbait talderen izenak plazaratu dira:

  • Toots and the Maytals
  • Keny Arkana
  • Ojos de brujo sound system
  • Latzen
  • Ministère des Affaires Populaires (MAP)
  • Obrint Pas
  • Latzen
  • Ruper Ordorika
  • Hara Bauchklang
  • Potato
  • Borrokan
  • Ultra vomit
  • Loo & Placido
  • Tonino Carotone
  • ...

Aitzin-salmentak martxan dira dagoeneko. Hiru eguneko sartzea 30 eurotan eros daiteke Promozio kanpaina batean zabalduko den zonbait tokitan eta hori ondoko bi asteetan bakarrik: Maiatzaren 2tik - 17a arte. Gero txartelen salmenta prezio normala izango du ohizko salmenta puntuetan .

http://www.ehz-festibala.com guneak 2008ko behin-behineko programazioa agerian uzten du baita festibala egin nahi dutenek baliagarriak kausi ditzaketen informazio parrasta bat.

Bide batez laguntzaile izan nahi dutenek ere beren izena eman lezakete gunean dagoen formulario bat betez.

Informazioa gehiago EKE - Euskal Kultur Erakundea -ren webgunean eta Euskal Herria Zuzenean festibala -ren webgunean.

Erantzun

Sartu