Kerobia, disko berria sarean deskargatzeko moduan
Diskoari dedikaturiko webgune bat jarri dute martxan, eta bertan duzu deskargetarako atala non Materia organikoa aurkituko duzun. Bideoklip bat ere bai, gainera.
Kerobiak komunikatu baten bidez azaldu du jokaldia:
SGAEtik geure burua bajan eman dugu. Proiektu berri honen filosofiarekin bat ez datorrelako eta beraiek betetzen duten funtzioarekin eta lanarekin bat ez datozelako, gure aurreko diskoen etekinei uko egin diogu eta hemendik aurrera SGAEtik kanpo lan egiteko asmoa daukagu.
Era berean, gure musika eta autoprodukzioa izanik, libreki erreproduzitzeko aukera eman nahi diogu entzule guztiei, beraz disko osoa, kalitate onean, audio, irudi eta datu guztiekin libreki jendeak web orrialdetik hartu dezan utziko dugu. Gure lana edonork dohainik jeisteko aukera dagoen arren, bakoitzak gure lana baloratu eta gure proiektu honetan laguntzeko dirua aportatzeko aukera izango du, proiektu hau bere osotasunean burutzeko aukera emateko eta hori aurrera eramateko medio nahikoak ahalbideratzeko.
Honekin batera, ohi den bezela, gure lana dendetan ere erosteko aukera izango da GOR disketxeak banaketa egingo duelarik.
Diru-aportazio boluntarioa eskatzen dute beraz (PayPal bidez), baina ez da derrigorra ematea, 5 kantu eta diskoko azalen irudiak 56 Mb-ko pakete batean jaisten ahal dituzu.
Bide batez, bloga ere hasi dute Kerobiakoek. Animo!
Erantzunak kargatzen...