Teknologia albisteak

Euskara sustatzeko laguntzak Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-03-11 : 09:03

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.884.520 euro xedatu ditu 2008an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde. Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko dituen diru laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur.

Guztira hamar diru laguntza mota dira:

  1. Euskarazko aldizkako argitalpenak
  2. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  3. Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak
  4. Euskarazko ikasmateriala ekoizten duten argitaletxeen azpiegitura
  5. Unibertsitate gaien oinarrizko euskal liburutegia
  6. Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak
  7. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  8. Itzulpen praktikak egiteko bekak
  9. Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak
  10. Euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistak

Aurtengo berrikuntzen artean, nabarmendu beharra dago Gipuzkoako zenbait eskualdetan euskaraz emititzen duten telebistek laguntza jasoko dutela.

Argitu beharra dago, baita ere, euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko urteetan izan duen diru laguntza hurrengo deialdi batean agertuko dela aurki, beste laguntza multzo zabalago baten barnean.

Diru laguntzak eskatzeko epea 2008ko apirilaren 15 arte luzatuko da, itzulpen praktikak egiteko beketan izan ezik.

Argibide guztiak laguntzen atalean eskura daitezke.

Albiste honen iturria: www.gipuzkoaeuskara.net

Erantzun

Sartu