Teknologia albisteak

Txillardegi eta Xarriton omenduko ditu EIEk 25. urteurrenaren karietara

Erabiltzailearen aurpegia
Hasier Rekondo - EIE (Euskal Idazleen Elkartea)
2008-03-11 : 08:03

EIEren 25. urteurrenaren karietara, Piarres Xarriton eta Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" omenduko ditu Plateruena Kafe Antzokian datorren larunbatean, martxoak 15. Castillo Suarezek Mugarri estaliak ikuskizuna eskainiko du sarrera irekia izango duen ekitaldian, Elkartegian.

EIEren 25. urteurrenaren karietara, EIEko bazkide Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri eta Piarres Xarritoni eskainiko die Elkarteak omenaldia.

Biek ala biek urtetan euskal letren, eta, bereziki, euskal literaturaren alde egindako lan eskergari nolabaiteko errekonozimendua egin nahi izan dio Euskal Idazleen Elkarteak, eta deliberatu du ez dagoela kideen arteko festa egun bat antolatzea baino modu hoberik.

Durangoko Erakustazokan martxoaren 15ean goizeko 10:00etatik egingo den Batzar Orokorraren osteko urteroko bazkariaz gain, eta aipatutako omenaldia tarteko, egunari amaiera emateko, poesia, musika eta pintura uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Castillo Suarez bazkidearen eskutik. Izan ere, Mugarri estaliak bere azken proiektua eskainiko baitu Koldo Arnanz margolariaren eta Juan Miguel Arzelus gitarra jolearen laguntzarekin.

Castillo Suarezen izen bereko poema liburua ardatz hartuta prestatu dute ikuskizuna: 10 poema eta 10 margolan, 10 kantu biltzen dituen saioa. Elkartegian izango da hori, 16:30ean hasita. EIEko bazkideentzat ez ezik, irekia izango da sarrera bertara joan nahi duen herritar ororentzat ere.

Erantzun

Sartu