Sustatu logoa Teknologia albisteak

Martxan da 11itzulpen, web bidezko itzulpen zerbitzu berria

Aritz Branton - 11itzulpen
2008-03-10 17:03

Web bidezko bere sistema berritzaileak itzulpen zerbitzu oso bat jartzen du erabiltzailearen esku. Interneteko erabilgarritasunari esker, itzulpen prozesu osoaren jarraipena on-line egin daiteke. Guztia www.11itzulpen.com web orritik atera gabe, modu erraz, sinple eta praktikoan.

Itzulpen zerbitzu tradizionalekin alderatuta, sistema birtual honek, erabiltzaile eta itzulpen-taldearen arteko komunikazioan sakontzea lortzen du. Eta honek zerbitzuari kalitate, zehaztasun eta gardentasun handiagoa ekartzen dio.

11itzulpenek profesional talde espezializatu handi bat du, itzulpen bakoitzaren zehaztasuna bermatzen duena testu bakoitzaren terminologia erabiliz, hau edonolakoa izanda ere, teknikoa, negozioetakoa, zientifikoa, kulturala edo beste edozein.

Talde-lanak (itzultzaile bat, zuzentzaile bat eta koordinatzaile bat) eta sofware espezializatuaren erabilerak, itzulpen proiektu bakoitzaren kalitate eta koherentzia terminologiko gorenak bermatzen dituzte.

Guzti honek egiten du 11itzulpen gaur egungo zerbitzu profesional bat. Plataforma bakar batean biltzen baititu itzultzaile talde zabal baten eskarmentua eta euskarri tekniko atsegin, bizkor eta erabilgarri bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu