Hauteskundeetarako estimazioen debekua, sareak gainditua
2008-03-07 11:03
Hauxe da inkesta eta zundaketa horien webgunea:
http://elecciones.elperiodicdandorra.net/CAT/
Gaur eguerdiko 12.00etan ere argitaratuko omen da hurrengoa. Eta igandean ere izango dira datuak.
Izatez, Espainian, ezin da astelehenaz geroztik inkesten daturik argitaratu. Eta bihar larunbata, hausnarketa eguna izanik, beste txorakeria bat: ezin da botorik eskatu.
Debeku hauek are logika gutxiago dute Internet dagoenetik. Frantziako azken hauteskundeetan ere (presidentziarako), Suitzako webguneen bidez informatu zuten datu debekatuekin hainbat hedabidek.
Erantzunak kargatzen...