Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Analytics: konparatu zure datuak besteekin

Gari Araolaza - CodeSyntax
2008-03-06 10:03

Webguneen bisitak eta erabiltzaileen jarduna ezagutzeko estatistika sistemetan Google Analytics da ziurrenez gaur egun gehien erabiltzen den tresna. Webgune bat baldin baduzu, komeni zaizu Interneteko estatistika sistemen azken kontuak irakurtzea.

Konparatu Google Analytics-en datuak

Orain arte norberaren datuak ikusi eta besterik ezin zen egin. Atzotik aurrera, Google Analytics-en konfigurazioan aukera bat aktibatuz ondokoa egin daiteke:

  • Zure webgunearen antzerakoak diren beste batzuekin zure datuak alderatu. Ez duzu jakingo zein webgune diren, baina Googlek aurkituko ditu zuretzat bezalako webguneak
  • Zure datuak beste batzuek ere ikusiko dituzte, zure webgunea dela jakin gabe.

Hori bai, aukera gaur aktibatu eta aste batzuk beharko ditu Googlek zure parekoak aurkitzeko.

Lehendik bazegoen Quantcast

Bai. Quantcast audientziak modu orokorrean alderatzeko sistema da, eta zenbait euskal webgunek erabiltzen du jadanik, Sustatuk , Berriak , edo Blogak.comek adibidez. Konparaketak ere egin daitezke, baina azken finean, audientzia orokorrean neurtzen da hor, ez askoz gehiago.

Google-ren kasuan datu askoz zehatzagoak izango ditugu: trafikoa nondik datorren, zein hitz klaberekin, zenbat saltzen duen antzerako webgune batek eta abar.

Gehiago jakiteko, Google Analytics-en blogean: Benchmarking now available plus additional opt-in settings

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu