Sustatu logoa Teknologia albisteak

Frankismoa euskaldunen alde: No-Dok demostratzen omen du

Sustatu
2008-03-10 11:03

Harribitxi batzuk behintzat, ikusi daitezke bertan. Dantzan.com-en dantzei buruzkoak bildu dituztela ikustean jakin dugu artxibategi honen berri.

Hemen dago bideo bilduma hori.

Empecinado delakoak galdetzen du:

  • Zergatik saldu zaigu esistitzen ez den hizkuntza errepresioaren ipuina?
  • Zergatik sortu da Frankismoaren garaiko basamortu kulturalaren irudi hori, liburu, egunkari, dokumental eta erreportaiek justu kontrakoa erakusten dutenean?

Bideo-dokumentatzaileak 19. mendeko militar espainol nazionalista eta liberal baten izena hartu du Youtuberako, Juan Martin Diaz El Empecinado. Bideo bilduma honen inguruan zera diosku: "Erregutzen dizuet bideo hauek zabal ditzazuen ahalik eta gehien." Jauna! Zeure aginduetara, jauna!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu