Teknologia albisteak

Bertsoplaza.tv: bertsozaleen Internet bidezko telebista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-03-04 : 09:03

Bertsozale Elkarteak bertsozale eta profesionalen eskura jartzen duen Internet bidezko telebista da Bertsoplaza.tv webgune berria.

Honela aurkezten da ekimena, webgunean bertan: Bertso saioak, elkarrizketak, erreportajeak, eta, oro har, bertsoarekin lotura duen edozer aurkituko duzu bertan. Zure partehartzea ere garrantzitsua da: bozkatu bertsorik gustukoenak, zure komentarioak egin, edo bidali bertsolaritzaren inguruko bideoak.

Muina azalean aurkezten diren bideoak diren arren, albisteak eta beste eduki batzuk ere badaude. Bozketak ere bai, adibidez asteko bertsoa aukeratzeko. Azken egunetakoen artean, oraingoz, Amets Arzalluzek kantatutako Espainiako ereserkia nabarmendu omen da.

Edukiak kudeatzeko Plone azpiegitura librearekin egindako gunea da Bertsoplaza.tv, eta software librera dedikaturiko Gisa Elkarteak egina da.

Erantzun

Sartu