Teknologia albisteak
1

Elkartasuna deia Irlandako 'Lá Nua' egunkariarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Alberto Sanchez
2008-02-29 : 10:02

Duela hogei bat urte, gaeliko hutsean egindako egunkari bat, Lá Nua izenekoa, sortu zuten Ipar Irlandan. Jendeak bere poltsikotik jarritako diruarekin egindako egunkari honek ezinbestekoa du diru-laguntza publikoa. Ipar Irlandako administrazioak, baina, diru-laguntza murriztea erabaki du eta egunkari hau martxoaren hasieran itxi beharko dute. Elkartasuna adierazteko edota txanpon batzuekin laguntzeko honako helbide honetan daukagu aukera: Lá Nua

Informazio hau e-postaz heldu zait. Hona hemen mezua:

Irlandako gaelikoa ez da oso hizkuntza osasuntsua, ez hizkuntza handiekin konparatuz, ezta euskara bezalako txiki batzuekin konparatuta ere. Urteetan hiztunak galduz joan da ia desagertzeraino. Aurrean izan duen arerioa ere ez da edozein: ingelesa.

Hala ere, Euskal Herriko eredu hartu eta Berria egunkaria bezalako proiektu bat sortu zuten duela urte batzuk hizkuntzaren inguruko zenbait eragilek. Jendeak bere poltsikotik dirua jarri eta egunkari bat sortzea erabaki zuten: Lá Nua izenekoa. Hala ere, egunkari honek ezinbestekoa du diru-laguntza publikoa, bai Ipar Irlanda eta baita Irlandako Errepublikak emandakoa. Gauzak horrela, aurten, Ipar Irlandako administrazioak diru-laguntza murriztea erabaki du eta egunkari hau bi astetan ia itxi egin beharko dute. Martxoko lehen astean azken aleak aterako dituzten beldur dira egunkariko langileak. Hizkuntza txikia izanik, kalean duen presentzia apurra guztiz galduko litzateke, horrek dituen eragin guztiekin.

Egunkariari diru-laguntzak ez kentzeko eskatuz, Interneten sinadurak biltzen hasi dira irlandarrak. Guk ere badakigulako zein zaila den hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea, eta hau egiteko, zein garrantzitsua den hedabideak izatea, gure babesa eman behar geniekeela uste dut. Babesa eman nahi duenak beheko helbidean bere sinadura jarri eta email hau pasako balu, elkartasuna erakusteko modu polita litzateke.

Lá Nua (http://www.petitiononline.com/ln0502/petition.html)

Erantzunak

patxi lurra
2008-02-29 : 18:45

Orain arteko sinadurak ikusten badituzue (ia 6.850), 5.000 inguru euskaldunenak dira.



Eta ez da bilbotarkeria bat. Ikusi, ikusi...

Erantzun

Sartu