Euskal Zine eta Bideo Bilerak ez du aterik itxiko
2008-02-28 09:02
Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera orain artean jaialdiaren ardura eduki duen taldeko kide batzuen laguntzagaz antolatuko dute.
Antolatzeko beharrean laguntza handitzea izan da Udalak hartutako jarrera, jaialdiaren antolatzaileek agurra eman ostean. Jaialdiaren garrantzia azpimarratuta, 31. edizioa antolatzea adostu dute Udalak eta taldeko kide batzuek. Horretarako, orain arteko filosofiagaz jarraituko dutela jakin eragin dute alde biek.
Erantzunak kargatzen...