Hizkuntzalaritza eta teknologia berriak
UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, "Hizkuntzalaritza eta teknologia berriak" alorreko bi ikastaro antolatu ditu Eibarren. Bata, itzulpegintza automatikoaren nondik norakoak. Bestea, hizkuntza teknologiak ikasleen testuak aztertzeko.
ITZULPENGINTZA AUTOMATIKOREN NONDIK NORAKOAK
Helburuak
Teknologia honen oinarriak azaltzea eta kasu praktikoak aztertzea da helburua:
- Itzulpen automatikoaren hastapenak: noiz, nola, zergatik.
- Kasu praktiko bat: Matxin, gaztelaniatik euskarara automatikoki itzultzen: egindakoa eta gabeziak
- Beste kasu praktiko batzuk.
Nori zuzendua
Itzulpengintzarekin eta teknologiarekin interesatuta daudenei.
Irakasleak
Iñaki Alegria. Informatikan doktorea. UEUko kidea.
Mikel Lersundi. Hizkuntzalaritzan doktorea.
Ikastaroaren ezaugarriak
- 9 orduko ikastaroa.
- Datak: apirilak 7, 8 eta 10.
- Ordutegia: 16:00-19:00
- Matrikula-prezioa: 58,50 euro.
Izena emateko epea: Irekita martxoaren 14ra arte.
Matrikula: www.ueu.org
HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK IKASLEEN TESTUAK AZTERTZEKO
Helburuak
- Informatikak hizkuntz ikasleek idatzitako testuen tratamenduan dituen mugak eta abantailak ezagutzea.
- Tailerrak burutzea, teknologia berriek ikasleen testuen azterketan eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutzeko.
- Euskarazko ikasleen corpusa biltzearen garrantzia lantzea.
Nori zuzendua
Hizkuntz irakasleak eta didaktikariak.
Irakasleak
Montse Maritxalar, Informatikaria EHUn, UEUko kidea.
Larraitz Uria, Hizkuntzalaria EHUn.
Ikastaroaren ezaugarriak
- 9 orduko ikastaroa.
- Datak: apirilak 21, 22 eta 24.
- Ordutegia: 16:00-19:00
- Matrikula-prezioa: 58,50 euro.
Izena emateko epea: Irekita martxoaren 14ra arte.
Matrikula: www.ueu.org
Erantzunak kargatzen...