Komunikaldiak 08: etorkizuneko komunikatzaileak
Aurtengo Komunikaldietan "Etorkizuneko komunikatzaileak" izango da aztergaia HUHEZIn. Fakultateak erakutsi nahi die komunikatzaile berriei zelan dagoen lan merkatua komunikazioaren esparruan. Horretarako, enplegatzaileak etorriko dira, eta azalduko dute, besteak beste, zer ezaugarri eskatzen dizkieten gaur egungo komunikatzaileei. Eguneraketa: irakurle baten iruzkinaren ondotik, HUHEZIk konfirmatu digu martxoaren 5ean dela jardunaldi hau.
Egitaraua
09:00 Jardunaldiaren aurkezpena.
09:15 Mahai ingurua: "Hedabide tradizionalak XXI. Mendean". Parte-hartzaileak: Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria; Aritz Agirre, Euskadi Irratiko albistegietako zuzendaria; Joseba Iriondo, kazetaria eta freelance-a komunikazio gaietan.
11:00 Atsedena.
11:30 Luis Fernandez, CodeSyntax-eko langilea: "Interneteko komunikatzaile profesionala".
12:05 Izaskun Ellakuriaga, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio zuzendaria: "Durangoko Azokan ikusten ez dena".
12:40 Galdera-erantzunak.
13:00 Bazkaria.
15:00 Mahai ingurua: Fikzioaren egoera ikus-entzunezkoetan. Parte-hartzaileak: Asier Altuna, zineko teknikari, gidoilari eta zuzendaria; Itxaso Atutxa, 3Koma produktorako zuzendari ordea; Arri Granados, K2000ko Eduki Departamentuko zuzendaria eta ¡Pásalo! programako zuzendari eta ekoizle exekutiboa; Itziar Mena, EIKEN Ikus-entzunezko Klusterreko zuzendaria.
Zelan izena eman
Izena emateko epea: Martxoaren 3a. Izena emateko bidali ordainagiria eta mezua helbide honetara: sarrera@huhezi.edu
Matrikula 25 (ikasleak eta langabeak, doan).
Erantzunak kargatzen...