UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren berririk garrantzitsuenak dagoeneko eskuragarri daude zure sakeleko telefonoan. Twitter webgunearen teknologia erabiliz eta Mikel Iturbe blogari getxoztarrak emandako laguntzari esker, urrats erraz batzuk direla medio eskualdean gertatzen diren berri nagusiak momentuan eta euskaraz jaso ahal izango dituzu inora konektatu gabe, zure telefonora helduko diren SMS mezuen bitartez.
Prezioari dagokionez, zerbitzuak hutsaren hurrengoa den kostea dauka, behin Erresuma Batura SMS bat bidaltzearen salneurria baino ez baitu etengabeko zerbitzu honek, zure telefonoan zerbitzu hori aktibatzeko mezuaren prezioa, alegia. Hortik landa doan jasoko dituzu albiste guztiak. Bestalde, UKBERRI.NETek albisterik garrantzitsuenak soilik bidaltzeko konpromisoa hartzen du, jasotzaileari zerbitzu lagungarria eta arinena ematearren.
UKBERRI.NETen albiste nagusiak jaso nahi izanez gero honako pausuak baino ez dituzu eman behar (Twitter dagoeneko erabiltzen baduzu lehenengo hirurak ez dituzu zertan jarraitu behar):
1.- Sartu Twitter-ren. Ordenagailuan zabaldu http://twitter.com webgunea (kontuz, www-rik ez dauka).
2.- Eman izena bertan. Sakatu "Get started join". Ondoren, https://twitter.com/signup orrian honako laukiak bete: username (erabiltzailearen izena), password (pasahitza), Email adress (zure posta elektronikoaren helbidea) eta humanness (zabor posta ekiditeko irudia). Aurrerago lehenengo bi datuak behar izatea badagoenez, gogoan izango duzun zer edo zer jarri. Posta elektronikoa benetakoa izan behar da zerbitzua martxan jartzeko. Bestalde, ez dizugu gomendatzen "I want the inside scoopplease send me email updates!" aktibatzea publizitate pila ez baduzu jaso nahi. Azkenean, sakatu "I accept. Create my account" (onartzen dut sortu nire kontua). Dena ondo egonez gero, https://twitter.com/invitations orrira joango zara. Bestela, jarraitu Twitterren azalpenak eta arazorik izatekotan gurekin jarri harremanetan.
3.- Lagunak gonbidatu ala ez. Lagunei esan nahi badiezu Twitter kontua duzula orain da unea, baina ez da beharrezkoa. Aurrera jarraitzeko goiko aldean eskuinean dagoen "skip" sakatu. https://twitter.com/home helbidera heltzean dagoeneko Twitter erabiltzailea izango zara eta nahi dituzun mezuak sor ditzakezu zure mikrobitakoran.
4.- Lotu UKBERRI.NETekin. Sartu http://twitter.com/www_ukberri_net orrian eta bertan sakatu "Follow" (jarraitu) eta handik aurrera zure twitter kontuan (http://twitter.com/home) UKBERRI.NETen mezuak jasoko dituzu Twitterren, baina ez oraindik zure telefonoan.
Nahi baduzu, joan zaitezke ere http://twitter.com/txioka orrira. Bertako berriak jarraitzea sakatuz gero, laster Euskal Herriko twitter sarean sartuko zaituzte. Sartzea ala ez erabakita ere, http://txioka.net helbidean jarrai ditzakezu guztien mezuak.
5.- Eman zure sakeleko telefonoaren datuak. Bueltatu zure twitter kontura (http://twitter.com/home) eta bertan hirugarren aukera (Turn on your mobile phone to update your friends on the go) sakatu. http://twitter.com/devices orrian, zure sakeleko telefonoa jarri "Mobile Phone Number"-ren pean. Guztira, 12 digito izan beharko dira: "+" (plus ikurra); nazioarteko kodearen bi digituak (34 Hego Euskal Herrian, 33 Ipar Euskal Herrian...) eta zure telefono mugikorraren 9 digituak. Behin hori eginda, sakatu beheko laukitxoa ("Its okay for Twitter to send txt messages to my phone. Std. rates apply") Twitterri zuri mezuak bidaltzeko baimena emateko. Horren ondoren gorde itzazu datuak "save" sakatuz.
Nahi izatekotan zure mezulari elektronikoan ere jaso ditzakezu mezuak, "Instant Messenger" aukeraren bidez.
6.- Aktibatu zure telefonoa. Emandako telefonoa ondo dagoen begiratzea eskatuko dizu Twiterrek. Horrela izatekotan, berdez agertzen diren hizkiak bidali SMS batez +447 624 801 423 Erresuma Batuko telefonora (plus ikurra ere idatzi behar da). Dena ondo badoa minutu bat igaro baino lehen honako mezua jasoko duzu zure sakeleko telefonoan: "Your device has been verified and is on. Sen 'off' at any time to silence. Send 'help' for more".
7.- Aktibatu zerbitzua. Bueltatu UKBERRI.NETen Twitter orrira (http://twitter.com/www_ukberri_net) eta bertan agertzen den "Notifications" testuaren behean sakatu "On" (ez da gero inon sakatu behar aukera hori gordetzeko). Horren ostean, Twitter itxi edo zure mezuak idatz ditzakezu, nahi duzun bezala.
8.- Gozatu zerbitzuaz eta gonbidatu zure lagunak. Hemendik aurrera eta nekatu arte UKBERRI.NETen albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu euskaraz, azkar eta doan. Zerbitzua hona iruditzen bazaizu, partekatu horren berri emanez. Mila esker! Bestalde, arazoren bat baduzu, esaiguzu eta saiatuko gara konpontzen.
Erantzun
Sartu