Sustatu logoa Teknologia albisteak

Unibertsitatea.net atariaren zerbitzu berriak prest

Eta aste honetatik aurrera, atal berri hauek ere:

*IPARRORRATZA ORIENTAZIO-ZERBITZUA: Unibertsitatean sartzeko dagoen ikasleari, unibertsitatean dagoenari... ikasketa unibertsitarioen gainean dituen zalantzen gainean aholkularitza emango dion zerbitzua da. Galdera egiteko aukera egongo da eta Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzuak emango du erantzuna.

*IKASLEAREN TXOKOA: Pisukideak bilatzeko, kotxekideak bilatzeko, bigarren eskuko gauzak saltzeko eta erosteko, aldizkako lanak bilatzeko... aukera emango duen txokoa izango da. Iragarki oholak eta foroak ikasleak beraien artean kontaktuan egoteko modua eskainiko dute.

*ERREMINTA-KUTXA (OTARREAren azpiatala): Interneten aurki daitezkeen euskaraz ikasteko eta ikertzeko baliabideak antolatu eta sailkatuta eskainiko dira.

Zabaldu eta erabili!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu