Teknologia albisteak

"Hori neuk ere egingo nuke" arte zikloa

Erabiltzailearen aurpegia
Artelekuko mediateka - Arteleku
2008-02-19 : 11:02

Orain bi urte Artelekuko Mediatekak abian jarritako irakurketa taldeei jarraipena emateko asmoz bi arte ziklo antolatu dira aurtengorako. Lehena, martxoaren 6an hasi eta apirilaren 10ean amaituko da eta Xabier Gantzarainek zuzenduko du.

"Hori neuk ere egingo nuke esaten duenak, gauza asko esaten ditu esaldi bakar batean, eta ez garrantzirik gabeak, berehala eta edonola baztertzekoak. Hori esaten duenak, erakutsi (edo ikustarazi) dioten Artelana ukatu egiten du. Eta ez da harritzekoa. Artelanak ere ukatu egiten du bera. Artelana gurtu beharreko irudia bilakatu baita Guggenheim osteko garaiotan. Eta Artea, gurtu beharreko Forma", hitz horiekin hasten da Hori neuk ere egingo nuke arte zikloa aurkezteko Xabier Gantzarainek idatzitako testua.

Orain bi urte Artelekuko Mediatekak abian jarritako irakurketa taldeei jarraipena emateko asmoz bi arte ziklo antolatu dira aurtengorako. Lehena, martxoaren 6an hasi eta apirilaren 10ean amaituko da eta Xabier Gantzarainek zuzenduko du.

Lau saio izango dira, euskaraz, eta Joan Brossaren poesia, Sophie Calleren ipuinak, Goierri Konpeti bideo-lana eta Jon Alonsoren "Camembert helburu" lanak izango dira aztergai.

  • Martxoak 6: Hizkiak, hitzak, esaldiak. Joan Brossaren poesia.
  • Martxoak 13: Nola kontatzen ditu ipuinak Sophie Callek?
  • Apirilak 3: Goierri Konpeti. Identitatearen nobela.
  • Apirilak 10: Camembert helburu. Zeinek esaten du saiakera aspergarria dela?

Saio guztiak 19:00etan izango dira Artelekuko Mediatekan.

Taldearen partaide kopurua mugatua da eta izena emateko epea zabalik dago. Interesa duenak arteleku@gipuzkoa.net helbidera mezua bidali dezake datu pertsonalak eta kontaktua zehaztuz.

Erantzun

Sartu