Teknologia albisteak

Nafarroako Bertsolari Txapelketa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal - Nafarroako Bertsozale Elkartea
2008-02-08 : 18:02

Urteroko hitzordua dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketarena, aurtengoa 37. edizioa da. Otsailaren 8an Leitzan hasi eta martxoaren 15ean amaituko da Elizondon. Osotara, sei saio eta horietan 25 bertsolari Nafarroako txapelaren bila.

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan 25 bertsolari arituko dira. Horietatik seik lehen aldiz hartuko dute parte eta beste hiru aurten itzuli dira atsedenalditxo bat hartu ondoren: Xabier Legarreta "Arano", Xabier Terreros eta Juan Mari Lopez.

Aspaldiko parte-hartzaile kopurutik handiena da aurtengoa, hortaz Txapelketak sei saio izanen ditu: bi kanporaketa, hiru finalaurreko eta final handia.

Kanporaketak otsailaren 8 eta 9an jokatuko dira, Leitzan eta Iturenen. Seina bertsolari arituko dira eta horietatik bost pasako dira finalurrekoetara.

Hiru finalaurreko izanen dira: otsailaren 16an Iruñeko Txantrea auzoan, 23an Lekunberrin eta martxoaren 1ean Beran.

Horietatik Elizondoko finalean arituko diren zortzi bertsolariak aterako dira. Azken saioa martxoaren 15ean izanen da, Lur aretoan.

Txapelketaren inguruko informazio eguneratua www.nafarroakotxapelketa.com gunean aurkituko duzue.

Erantzun

Sartu