Edorta Jimenez eta Gotzon Barandiaran idazle eta EIEko bazkideak ariko dira esatari eta kazetari lanetan. Larunbatetan izango da, 14.00etatik aurrera.
Komatxo artean zuen izena orain artekoak, eta, ibilbide oparoa eginda, bukatutzat eman dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Irakurrieran izenekoak hartuko dio lekukoa larunbatetik aurrera Bizkaia Irratiaren bidez hedarazten den literatur irratsaioari. Gipuzkoako Testuketan-en berbera izango da formatu aldetik: kolaboratzaileak, irakurketa dramatizatuak, klasikoen irakurketak, iruzkinak, mahainguruak, EIEren gaineko albisteak...
Edorta Jimenez eta Gotzon Barandiaran idazle eta EIEko bazkideak izango dira esatari eta kazetari lanetan ariko direnak. Ahots berriak ez ezik, ordutegi berriak ere izango ditu irratsaio berriak:
Irakurrieran, EIEren Bizkaiko irratsaio berria LEHENENGO SAIOA LARUNBATEAN (Karmele Jaio izango da lehen gonbidatua) entzun ahal izango da Bizkaia Irratiaren bitartez (102.6 FM).
Erantzun
Sartu