Sustatu logoa Teknologia albisteak

Software libreari uko egiten dion informe "sekretua" publiko egiteko eskaera

Sustatu
2008-02-04 15:02

Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkidean egin zuen galdera iaz, ea zer urrats hartu behar zituen Eusko Jaurlaritzak software librea ezartzeko. Jaurlaritzaren erantzuna abenduan iritsi zen, Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak sinatua, eta zera zioen, besteak beste: txosten bat egin zela aukera aztertzeko, eta garestiagoa irteten zela han software librea, lizentziaduna baino.

Baina Zenarruzabeitiak aipatutako txosten hori ez zen ageri erantzunean, eta harrezkero ere ez da azaldu. Mendia legebiltzarkideak, beraz, prezeski dokumentu hori publiko egin dadin eskatu du orain.

Euskadiko Sofftware Libreko Enpresen Elkarteak (ESLE) bilera egin zuen Jaurlaritzarekin eta Internet Euskadi elkartearekin urtarrilean, eta han ere ez zuen Jaurlaritzak txosten hura erakutsi. Hala ere, ESLE nonbait pozik irten zen bileratik, Jaurlaritza software librearen alde zegoela argitaratu batzuten beren webgunean. Ondorengo mezu batean, ñabardurak gehitu zizkioten aurreko mezuko optimismoari.

ESLE eta Jaurlaritzaren arteko bilera hark emandakoa polemika iturri izan da zenbait tokitan:

Bitartean, Librezale elkarteak wiki bat ireki du non gai honen inguruko loturak eta kronologia gordetzen hasi diren.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu