ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?
2008-02-08 11:02
Beraz, Linux edo MacOSX erabiltzen badugu, zer? Ba bakoitzak har dezala bere zama bizkar gainean eta joan dadila IZENPEra azalpen eske. Ez duzuela nahi? Beno, ba Linuxen behintzat badago alternatiba bat. Google Docs-en jorratu behar dugun bidea argitzeko dokumentu bat prestatu dugu.... (ziur aski, MacOSX-en ere erabili daitekeena)
Informatika Fakultatean (eta beste hainbatetan) ibili dira azken hilabete hauetan txartel hori banatzen. Izan ere, oraindik ere hor daude, beraz lortu nahi baduzu, garaiz zabiltza.
Bide batez, ez legoke gaizki egongo Linux edota MacOSX erabiliz gero, zure arazo teknikoen berri ematea IZENPEK eskaintzen duen telefono zenbakian 900 840 884 .
Erantzunak kargatzen...