Teknologia albisteak

EuskalIRC: Sare berri baten jaiotza

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor Natividad - EuskalIRC
2008-02-04 : 08:02

Euskal Herriko komunikazio sare berria aurkeztea gustatuko litzaiguke, non posible duzun zure auzo propioa sortzea. EuskalIRCren berrirekitzea dela eta, honetaz arduratzen den taldeak ilusio guztiz sortu dugun proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Gure helburuen artean erabiltzaileei IRC eta web bidez erabil ditzaketen txat pertsonalizatuak eskaintzea da. Honetaz gain, zerbitzu gehigarri gisa erabiltzaileei http://erabiltzailea.euskalirc.com motako berbideraketak eskaintzen dizkiegu, edo honekin batera, irrati librearen erabilera hauek nahi dutena zabaltzeko. Irrati hau edozein momentutan, edozein pertsonak entzuteko prestatuta dago.

Jakina denez, zuen laguntza ezinbestekoa egiten zaigu sare indartsuago bat sortzeko, horregatik web gunea eta txatera sartzera gonbidatzen zaitugu. Solasgunera sartzeko, web bidez edo zuzenean egin dezakezue, erabiltzaile gehienek erabiltzen duten bezala IRC bezero bat erabiliz eta zerbitzariaren helbide gisa irc.euskalirc.com jarriaz.

Honetaz gain, zuen zalantza eta iradokizun guztiak gustura jasoko ditugu. Horretarako, orokorra@euskalirc.com bidez gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzue, aurretik aipatu bezala, zuen laguntza ezinbestekoa baita. Horrela, zuen arazo teknikoei #laguntza auzoan irtenbidea emango diegu.

Gogorarazi nahi dizuegu zerbitzu hauek ez dutela kosturik erabiltzailearentzat, hortaz zuen gustokoa izango delakoan agurtzen gara.

Begirunez: EuskalIRC taldea

Web: www.euskalirc.com
IRC: irc.euskalirc.com
Harremanak: orokorra@euskalirc.com

Erantzun

Sartu