Ramon Sanguesaren legea: korbatak eta berrikuntza
2008-02-01 16:02
Interes anitzeko Interneteko aditu katalana da Ramon Sanguesa eta duela hilabete pare bat bota zuen bere Interneteko legea:
- La proporció de veritables innovadors presents a l'esdeveniment és inversament proporcional al nombre de corbates.
Alegia:
- Ekitaldi batean dagoen korbata kopurua alderantziz da proportzionala bertan dagoen benetako berritzaileen kopuruarekiko.
Sanguesak bere lege hori bota zueneko mezua interesgarria da. Katalanez, beste hainbat lege edo aforismo ere biltzen ditu.
Ez guztiak serio hartzekoak, baina barruan egia apur bat badutenak. Kontuan izan, blogetako jenero espezifikoa dela ingelesez rant esaten duten hori; kritika gogor, zuzen eta sarri suntsikorra edo esperantzagabea, hiperbolikoa beharbada, baina bihotzez sentiturikoa.
Erantzunak kargatzen...