Sustatu logoa Teknologia albisteak

Microsoften eskaintza Yahoo erosteko

Sustatu
2008-02-01 15:02

Ballmerren ikuspuntuan, bat egitea logikoa litzateke lau puntu hauengatik bereziki:

  • Eskala-ekonomia. Bereziki, beraien sareko iragarki plataformak elkarlotzea aipatzen du. Bistan da, Googlek AdWords eta AdSense produktuekin duen nagusitasunari aurre egitea dela koxka.
  • Ikerketa eta Garapenerako gaitasun handiagoa.
  • Eragiketetan efizientzia. Azpiegitura errepikatuak kendu, eragiketa kostu bikoiztuak ezabatu... Yahooren lanpostu kaleratzeen ondoren, langileentzako berri on askorik ez honetan: are lanpostu gehiago egon daitezke soberan bat egitearen ondoren.
  • Erabiltzaile esperientzia berriak. Eszenario berrietan (emerging), dela bideoa, zerbitzu bugikorrak, sareko merkataritza, hedabide sozialak, horietan batera eragiteko indar handiagoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu