Kosmodisearako aukeratutako ideiak
Aurkeztutako 231 proposamenen artean aukeratu dituztenak Txingudi Ikastolak, Ikasbide Ikastolak, Elgoibar Ikastolak, Nazaret Zentroak eta Tolosaldea Goi-mailako LHIk egin dituzte.
Unibertsitatetik kanpoko hezkuntza-esparruan kultura ekintzailea eta digitalaren balioak sustatzen dituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimena den Kosmodisearen 2007-2008 edizioan amaitu da Ideia-jasaren fasea, Gipuzkoa Ekintzailea webgunean aditzera eman denez.
Bertatik aukeratzen dira programan landuko dituzten ideiak.
Hona hemen, hezkuntza-ziklotan banatuta, ideia irabazleak:
- Lehen hezkuntza (1., 2. eta 3. mailak). Neo sistema: Migrazioa (Txingudi Ikastola)
- Lehen hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak). Fisio sistema: Energiaren erabilpena (Ikasbide Ikastola)
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Glos sistema: Baserriko bizitza (Elgoibar Ikastola)
- Batxilergoa. Logo sistema: Kosmosoc, gune desberdin bat (Nazaret Zentroa)
- Heziketa Zikloak. Tekhne sistema: Bakarrik idazten duen boligrafoa (Tolosaldea Goi-mailako LHI).
Une honetan, Kosmodisearen 2007-2008 edizioan 34 ikastetxe, 76 irakasle, 127 talde eta 1.037 ikasle ari dira parte hartzen.
Erantzunak kargatzen...