Txintxarrisfera, Alegiako blogarien komunitatea
Gipuzkoako Alegia herriko blogari talde batek Txintxarrisfera izena jarri dio beren blogen artean sortu duten komunitateari (alegiarrei txintxarri esaten zaielako). Gaur, hilak 16, bilkura ofiziala dute lehen aldiz, afaltzeko geratu dira, Ugarten (Alegia eta Bedaio artean), Tolosa pilotariaren jaioterrian.
Wiki baten bidez ari dira Alegiakoak komunitate hori osatzen, eta zerrenda honetan ikus daiteke zein blog dauden oraingoz: Blogsome plataforma darabilte denek.
Tontokaletik bloga da komunitateko aktiboenetako bat. Bitakora honen albo-zutabean, Feevy bidez, komunitateko jario guztiak biltzen dira. Hitza egunkarien berregituraketa dela-eta, iritzi kritikoa eta eztabaida interesgarria ere plazaratu du blog honen egileak.
Bestalde, Alegiako Eskolakoak podcast bidez Txintxarri Irratia egiten hasi dira.
Erantzunak kargatzen...