Sustatu logoa Teknologia albisteak

Erreala krisian eta Gipuzkoako aurrekontuak

Karmut
2007-11-19 09:11

Une honetan krisi larrian dagoen Errealarentzat 3,3 miloi euro gorde dira aurtengo Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu proiektuan Real Sociedad SAD-entzat. Konpromisu-Kredituen artean aurreikusten dira diru horiek. Eta Erreala desagertuko balitz?

Zubietan dituen instalakuntzentzat emango zaio diru hori Errealari, Futboleko Teknifikazio Zentroa finantziatzeko.

Kiroletako eta Kanpoko Ekintzako Departamentuaren Konpromisu-Kredituen artean (.pdf-a) sartu da 3,3 miloiko partida hau, Hirugarren Munduarekin Lankidetza Fondoarekin batera (4 miloi euro), Gipuzkoar Pertsonaiei buruzko bilduma egitearekin batera (120.000 mila euro) eta Turismoa Sustatzeko Toki Erakundeen Programentzako laguntzarekin batera (1,5 miloi euro).

Konpromisu-kreditua 4 urtetan banatzen da. 820.000 euro gorde dira 2008 urterako, 820.000 euro 2009rako eta beste 820.000 euro 2010erako.

Orain arte, instalakuntza publikoetan Deba Ibarreko Futbol Teknifikazio Zentroan 0,9 miloi euro inbertitu izan ditu Foru Aldundiak, Real Sociedad SAD-ari Zubietako instalakuntza pribatuentzat emango zaion 3,3 miloien herena. Errealari emango zaion diru horretatik aparte ez dirudi aurrikusten denik ezer beste Futboleko Teknifikazio Zentroentzat Gipuzkoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu