Teknologia albisteak
1

Aupatu ekimenaren bilkura, aupalari eguna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-11-15 : 11:11

www.aupatu.com ekimena kaleratu zenetik 2 hilabete igaro dira. Aupatun aritzen direnen artean kedada edo aupalari eguna antolatu nahi izan dute.

Azaroaren 22an, ostegunean, izango da, arratsalde-gau partean Bilbon.

Ohar hau zabaldu dute EITB24tik, hori baita Aupaturen bultzatzailea:

Nolabait eskertu nahi dizugu ekimena aurrera ateratzeko agertu duzun jarrera. Gero eta inportanteagoa da (atzo 2.462 bisita izan zituen, eta handitzen doa egunez egun) zure parte hartzeari esker.

Hau da egitaraua:

18:15:n, EiTBren Bilboko egoitza berriaren atarian. Lontzo Sainz zure zain izango da.
18:30: Nahi izanez gero, R. Euskadiko Graffiti saioko "blogarien" tertulia ikusi entzun, bertatik bertara.
19:00 Egoitzaren bisita.
19:30 Pote batzuk.
20:30 Beste pote batzuk (eta pintxoren bat ezta?)
22:00 Peter Greenaway-ren ikuskizuna EiTBren egoitzaren aurrean
22:45 Festa, E. Irratiko 25. urteurrena dela eta.
XX.XX: Amaitu da fandangoa

Izena eman post honetan.

Erantzunak

Aupalari
2007-11-27 : 01:22

Aupalari egunaren argazkiak
flickrren.


Erantzun

Sartu