Bandabardó, musika talde italiarrak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldeko 20:30etan Donostiako Egia auzoko Jareño kulturetxean.
Erriquez, Finaz, Don Bachi, Orla, Ramon eta Nuto dira Bandabardo italiar taldea osatzen duten sei kideak. Bizitasunez, energia eskuzabalez eta, batez ere, musika egiteko elkartzen den talde batetik sortzen den festa giroz blaitutako ikuskizun zoragarria eskaintzen dute. Gaur egun, munduan zehar bira gehien egiten dituzten italiar taldeen artean dago Bandabardò.
Enrico Greppi Erriquez italiarrak Frantzian eta Luxenburgon ere baditu arbasoak Finaz gitarrista konbentzitu zuen behin bere anplifikadore eta pedal guztiak bota eta sofistikazio gutxiagoko musika egiteko, lagunartean egiten den bezalakoa. Mota horretako bileretako elementu klasikoetako bat da beti agertzen dela perkusio instrumentuak dakartzan norbait kontuari erritmo gehiago emateko. Orduan agertzen da Paolino multiperkusionista, djembearekin eta bongoekin, hippy kulturaren benetako sinboloak biak ala biak (haren postua Ramonek hartzen du orain, bere soinu kubatarrarekin). Orlak ekarri zuen hirugarren gitarra akustikoa, Don Bachik, berriz, baxu bikoitzak, eta Nuto gazteak bateria, jende guztiak dantza egiten duela segurtatzeko. Soinu teknikoa, berriz, Cantini Cantax-en ardura da.
Bardòtarren interpretazioak berdin egokitzen dira kaleko agertokietara nola kirol-instalazio handietara. Nonahi eta noiznahi ematen dituzte kontzertuak (Italian, Alemanian, Frantzian, Suitzan edo Eslovenian), birak egiten dituzte furgonetan joanda, edota elkarlanak laguntza akustikoa behar duten taldeekin.
Mundu guztian bidaiatu izanaz gainera, Bandabardòk hainbat disko argitaratu ditu eta, dituen jarraitzaile leialei esker, arrakasta musikalen zerrendetako goren postuetan agertzen dira ia beti. Aipatzekoak dira, esandako disko horien artean, Bandabardò (2003), Tre passi avanti (2004), Vento in faccia (2004) eta Fuori orario (2006).
Gaur Donostiako Egia auzoko Jareño kulturetxean izango dira, arratsaldeko 20:30etan.
Erantzun
Sartu