ETBkoak Google-n sartu dira, Espainiako erregeak Venezuelako presidenteari botatako purrustadaren arrastoari segika. Beti bezala, zenbat eta teknologikoago agertu nahi, orduan eta ezjakinago direla erakusten dute.
Joan Karlos I.ak "¿por qué no te callas?" bota zuen, eta ETBkoak Googleren laukian besterik gabe idatzi dituzte hitz guztiak, guzti-guztiak, baina kakotxen artean jarri gabe. Emaitza? 800.000 agerraldi baino gehiago. Noski!
ETBkoek jakin behar lukete arakaketa, horrela eginda, ez dela esaldi zehatzaren bilaketa, hitz guztiak dituzten dokumentuen bilaketa baizik, aipatu hitzek aipatu esaldia osatu, zein beste edozein esaldi edo parrafo osatu.
Esaldi zehatza bilatzeko, hitzak kakotxen artean sartu behar dira. Teleberri Bigarrenean 800.000 agerraldi direla esan dute. Segundorik galdu gabe jarri naiz ordenadorera, eta, kakotxak erabiliz, 50.000 agerraldi inguru azaldu zaizkit niri. Aldea nabarmena da!
Mesedez! Ez sartu ezagutzen ez duzuen baratzean!
Grafia zuzena erabilita, alegia "¿por qué no te callas?" kakotxa artean bilatuta, 292,000 emaitza. Baina "¿porque no te callas?" bilatuta ere, 90,000 emaitza.
> Eskerrik asko informazioa argitzearren..hori entzun nuenean zorabiatu egin ninduen agerraldi kopuruak..