Sustatu logoa Teknologia albisteak

Prestige, bost urte: Zumaiako irudiak

gorka - Baleike.com
2007-11-13 13:11

Jadanik bost urte dira Prestigek istripua izan zuela. Euskal Herrira bi hilabetera iritsi zen fuela. Orduko irudiak bildu eta muntaketa egin dute Zumaiako www.baleike.com-en, Karidadeko Bentaren Algorri, itsasoko dama kantarekin lagunduta.

Fuelak ez zuen errukirik izan Zumaia eta Deba artean dagoen kostalde zati ederrarekin. Gaur egun biotopo babestu izendatzeko bidean bada ere, orduan Prestigeren fuelak bazter guztiak belztu zituen. Kontratatutako brigadez gain, bolondres asko bildu ziren Sakonetatik Algorrira doan tarte hori garbitzeko.

Zumaiako www.baleike.com webgunean garai haiek gogoratu nahi izan dituzte, orduko argazkiekin egindako muntaketa batekin. Karidadeko Bentak gaiaren harira egindako kanta batekin lagundu dute: Algorri, itsasoko dama

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu