Ostiralean, azaroaren 9an, Gaztezulo Sound System izango da Donostiako Sagueseko zabalgunean. Karpa berezi baten barruan, ekimen berezia antolatu du Gaztezulok, eta guztiak gonbidatuta zaudela.
Ostiralean Donostiako Saguesen festa izango da, eta guztiak zaudete gonbidatuta. Gaztezulo Sound System zulo itxurako karpa bat da, 256 metro karratuko zabalerakoa. Karpak sistema berritzaile erabiltzen du, eta horri esker azkar muntatu eta desmunta daiteke. Eta horrela behar du, gainera, sound system klasikoen espirituari jarraituz gogoan dugun orduan festa prestatzeko
Eta airez betetako karparen barruan zer? Airearen barruan, haizea: haize gaztea. Euskal kultura astindu eta berritu nahi duten sortzaile gazteen erakusle izango dira GAZTEZULO SOUND SYSTEMen egitarauak. Eta egitarau horietan musika, musika ona beti. Hasteko, adibidez, hip hop kulturaren adar arrakastatsuenak erakutsiko ditu GAZTEZULO SOUND SYSTEM. Blafeetatik urrun lasaixeago egon nahi dutenek ere toki bat izango dute haientzat, diseinatzaile gazteentzat prestatutako gunetik gertu.
Hona hemen ostiraleko egitaraua.
Erantzun
Sartu