Natura argazkilariei deia
2007-06-15 10:06
EuskalNatura.net webguneak dei egin nahi die Euskal Herriko natura argazkilariei webguneko galerian parte har dezaten. EuskalNatura.net-en Euskal Herriko animalia, landare eta onddoen inbentarioa burutzen ari dira eta galerian ahalik eta argazki gehien biltzeko nahia dute. Horretarako jendearen laguntza ezinbestekoa da eta beren argazkiak publikatzea nahi lukeen inori animatzeko deia egin dute.
Webgunearen helbidea: http://www.euskalnatura.net
Galeriaren helbidea: http://www.euskalnatura.net/galeria
Erantzunak kargatzen...