Egun nazioartean protagonismo zuzena duten zenbait aldagai ideologikoren dinamikak aztertzea eta hortik sortu daitezkeen parametroen bitartez nazioarteko zenbait gatazka eta harremanen inguruko hausnarketa egitea da IKASTARO honen helburua.
Historia alorretik abiatuta, ez da oso ezaguna II. Mundu Gerran nazismoak islamismoarekin eta musulmanekin izan zuen jarrera eta elkarlana. Ordutik hasita eta sionismoaren sorrera eta garapena kontuan izanik hiruki bat izango genuke aztergai. Aurten Iranen Holokaustoari buruzko jardunaldiak burutu zirenean polemika handia sortu zen. Errebisionismo neonazia indartzeaz gain sionismoarekiko eraso zuzena Iraultza Islamiar paradigmatikoenetik. Zein kontraesanetatik abiatzen da aipatutako elkarlana; zeintzuk dira aldagai historikoak eta ideologikoak? Bestalde, sionismoa beste muturrean dagoen logika ideologikoa besterik ez da? Parekotasunik al da? Eta atzeraelikadura-prozesurik?
IKASTAROA:
Eibarren, uztailaren 11an.
UEUren Udako Ikastaroen barne.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago: www.ueu.org
Erantzun
Sartu