Vigalondo eta Cobeaga: film laburrei buruzko tailerra Bilbon
2007-06-11 14:06
Bilbao Arte eta Kultura proposatzen du Euskal Herriko Unibertsitateak aurtengo udako ikastaroetarako Bilbon eta berorren metropoli-arean. Batik bat beren gaurkotasunarengatik eta sormen artistiko eta kulturalarekin zerikusia duten edukiengatik nabarmentzen dira ikastaro hauek.
Gaur egungo artearen eta kulturaren panoraman nabarmentzen diren ezaugarriei, tirabirei eta aldaketei buruzko gogoetak egin nahi dira elkarraldion bidez. Alde honetatik begiratuta, aipatzekoak dira beste bi ikastaro interesgarri ere: Artearentzako teknologia interaktiboak eta Audiolab Copy Your idols!
Artearentzako teknologia interaktiboak: software askea, streaming bideoa eta online fitxategia izeneko ikastaroak planteatzen duena da eguneroko jarduera artistikoan software jabegabea erabiltzea, ikus-entzunezkoen mailako proiektu artistikoak lantzeko irudiak eta soinuak berrerabiltzea eta 2.0 web gunea produkzio artistikoko baliabide modura erabiltzeko definitu eta aztertzea.
Eta Audiolab Copy Your idols!- izeneko ikastaroak, berriz, soinu-baliabideak birdefinitzeko orduan eraginkorrak izango diren estrategiak eta tresnak bilatzea proposatuko du.
BILBAO ARTE ETA KULTURA Ekainaren 25tik Uztailaren 20ra
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
www.ehu.es/bilbaounibertsitatea
Datak:
AUDIOLAB 06/ 25-30
FILM LABURREN TAILERRA 07/ 18-20
ARTEARENTZAKO TEKNOLOGIA INTERAKTIBOAK 07/ 02-06
Erantzunak kargatzen...