G8 bileran Putin-ekin bapo jan eta edan ibili den Sarkozy-ren UMP alderdiko hautagaiek izan dira garaile Iparraldean eta Frantzia osoan Bostgarren Errepublikaren XIII. legealdiaren Legebiltzarrerako egin diren hauteskundeetan, Barne Ministeritzak argitaratutako datuen arabera.
Frantzian aise irabazi du Sarkozy-ren UMP alderdiak eta gehiengoa lortuko du Frantziako Legebiltzarrerako.
Iparraldeko barrutiei dagokionez:
Euskal herria Bai koalizioko hautagaiek (Marie-Leonie AGERGARAY, %6,32, Migel TORRE, %4,50, eta Beñat ELIZONDO, %9,09) laugarren postua eskuratu dute hiru barrutietan, baina ez dute lortu bigarren bueltan izateko gutxienez beharrezkoa den botoen %12,5a.
Hala ere, zenbait herri edo kantonamendu txikietan portzentaia eta postu hobeak lortu dituzte.
Horrela, hirugarren postua lortu dute Euskal Herria bai koalizioaren hautagaiek Biriatu , Baigorri , Ziburu , Ezpeleta , Heleta , Larresoro , Lekunberri , Urruna , Senpere , Zudaire edo beste askotan.
Izturitz , Sara , Suhuskune edo Luhuso bezalako tokietan bigarren indarra izan da.
Eta gutxienez Muskildi herrian lehen indarra izan da, bozken %49,40arekin.
Iparraldeko emaitza osoak herriz-herri emanda, elkarrizketak digitalak eta gaiari lotutako albisteak Berria egunkariak Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundetarako kaleratutako webgune berezian
Erantzun
Sartu