Hamaika Bertuteren web orri berritua
2007-06-11 12:06
Askotariko edukiekin hornituriko web orri berritua du Hamaika Bertute bertsolari eta gai-jartzaile taldeak. www.hamaikabertute.net webgunean aurkituko dituzue guztiak: bertso-saioetako kronikak, argazkiak, taldekideen bertso-idatziak, iritzi artikuluak... Atal berri-berri bat ere bada: asteko argazkia. Astero, gaurkotasunari loturiko argazki bat zintzilikatuko da webgunean, eta taldekideek zein bisitariek bertsoz ilustratu ahal izango dute errealitate puska bat.
Taldeko telefonoa 692715744 da, eta e-posta, aldiz, hamaikabertute@gmail.com. Bi bide horien bidez kontratatu daitezke saioak, baita taldeari buruzko edozein informazio eskuratu ere.
Antton Alberdik diseinaturiko web orri berritua du taldeak eta, esan bezala, haibat eduki daude bertan. "Pandoraren kutxa" atalean taldekideen bertso idatziak daude; "Badut lagun bat..." atalean, bertutekideek euren iritzia plazaratzen dute hainbat gairen inguruan (azken alean Jon Martin bertsolaria beste bertsolaritza eredu bati buruzko ametsaz ari da); hainbat argazki-album daude ikusgai...
Udarako eskaintza berria ere badute: udako desafioak. Bisitatu web gunea eta gozatu!
Erantzunak kargatzen...