"Pirateria" kondenak, Microsoft produktuen saltzaileen aurka
Hona hemen, kondenen berri ematen duen Microsoften oharra.
Enpresa digitala webgunean aditzera ematen denez, kasu guztietan 2006ko epaiak dira. Epai horietan, saltzen zituzten ordenagailuetan Windows eta Office-n kopia ilegalak instalatzeagatik inputatu dituzte dendetako arduradunak.
Saltzaileek jarduera ilegala gauzatzen zutela frogatzeko, Microsoft-ek detektibe bat bidali zuen ordenagailu pertsonal bat erostera Gipuzkoako Indi PC dendara. Euro System Informatica-ren kasuan, bezeroek eurek salatu zituzten dendako arduradunak beren ordenagailuetarako lizentzia gabeko programak saltzeagatik.
Jabetza intelektualaren aurkako delituak leporatzen dizkiete eta esate baterako Bilboko dendari 9.700 euroko isuna ezarri diote.
Software librea - hau da, eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea - instalatu eta erabiliz gero ez da izaten horrelako salaketa edo kondena arazorik.
Erantzunak kargatzen...