Joan den astean Googlek egindako iragarpen ugarien artean (Panoramio erosi dutela, Google Gears aplikazioa, eta beste makina bat), mapekin lotutako hau interesgarria iruditu zait: Street View ikusmira AEBetako zenbait hiritako kaleetan. Teknikoki nola egiten duten bereziki interesgarria iruditzen zait.
Batetik, Flash aplikazio bat da, baina sakonean duena irudi estatikoak dira. Joan den astean ezagutu genuen Greg Sadetsky programatzaile errusiarrak deskubritu du kode ezkutua. Adibidez, joan den astean hotel honetan izan ginen Gari eta biok San Josen. Haren Tagzaniako orritik bere latitude eta longitudea atera dezaket, bere kokapena, alegia, eta Google mapetako helbide ezkutu batean itsatsi:
Beraz hemen begiratu behar dut:
Eta orri horretan, pano_id izeneko gako batzuk aurkituko dituzu XML kodean idatzita. Pano-id horrek argazki estatiko bana adierazten dut, eta horretakoren bat itsasten badut beste txantiloi honetan...
Kodearen inguruko gorabehera hauez gain, argazki panoramiko horiek nola atera dituzten ere interesgarria da. Immersive Media izeneko enpresa bat kontratatu du Googlek, eta haiek, kalez kale ibili dira auto gainean argazki panoramikoak ateratzen dituen kamerak erabiliz.
Irudi panoramiko horiek geo-datu zehatzekin erreferentziatu dituzte, eta multzoa Googlek erosi du, zeinak mapetan integratu dituen, mugimendu ilusioa ematen duen Flash aplikazio baten bidez. Baina irudi finkoak mugimenduan jartzeko beste modu bat ere badago, irudiak bata bestearen jarraian jarri, pelikula egin, fotogramak erreskadan itsatsita. Eta, hara, Immersive Mediak filmak ere egiten ditu, irudi panoramiko biribilekin osatutako filmak, film biribilak,* zentzurik zehatzenean.
Ikusi honako hau, Hollywoodeko kale batean, Oscar sariak ematen dituzten Kodak antzokiaren aurrean. Play botoiari sakatu, eta, gero, saguarekin mugitu irudia, nahi duzun norabidean. Efektu harrigarriagoa ikusiko duzu edozein unetan Pause sakatuta, mugitu ikusmira, Play eman berriro, eta filmak jarraitzen du ikuspuntu berdinarekin.
Itsatsi dut film berari hiru ikuspuntutatik ateratako pantaila-irudiak erakusten dituen irudi konposatua.
Erantzun
Sartu