Zinedine Zidane, Frantziako jokalari amazigh edo kabiliarra (berberea, alegia), Munduko Futbol Txapelketako protagonistetako bat.
Bere azken partida profesionalean, zelako penaltia bota zuen, balorea eta harrokeria behar da horretarako... Luzapenean, burukada ederra baloiari langara, eta beste bat, ez hain txukuna, kontrarioaren bularrera. Txartel gorria merezi zuen burukadak, ez Zidaneren agurrak. Dakizuen bezala, penaltietan, Italia txapeldun.
Erantzun
Sartu