Teknologia albisteak

Martxan dago elgoibarren.net Elgoibarko atari digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Asier Orbea - Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea
2006-11-03 : 12:11

Elgoibarko orainkaria izateko helburuarekin sortu du Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak elgoibarren.net atari digitala. Orain arte BARREN astekaria izan da informazioa zabaltzeko geneukan erreminta, baina, aurrerantzean, papera ez ezik Internet ere aprobetxatuko dugu gure herriko berri emateko.

Urriaren 23tik daukagu martxan atari digitala, eta momentuz, lau atal nagusirekin irten gara herritarren aurrera:

  1. Albisteak
  2. Agenda
  3. Mediateka
  4. BARREN astekaria (PDF formatoan)

Bilaketak egiteko aukera

elgoibarren.net orain arte gure herrian gertatu denaren eta gertatuko denaren artxiboa izatea nahi dugu. Horretarako, bilatu atal denetan, atalean bilaketak egin ahal izango dira. Segundo gutxitan, bilatzailean sartu dugun berbari erreferentzia egiten dioten artikulu edo aipu guztiak agertuko dira. Webguneko albisteetan, hauen komentarioetan, agendan eta mediatekan topatuko ditu erreferentziok gure bilatzaileak, eta noski, baita BARREN astekariko PDF guztietan ere. Hemeroteka funtzioak beteko ditu.

Udalaren eta IMHren laguntza

Ekimen hau Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearena da, baina, oraingoan ere, ez gaude bakarrik. Elgoibarko Udalak finantziazioan lagundu digu eta Makina Erremintaren Institutuak, IMHk, laguntza teknikoa eskaini digu. Gainera, lagun bat baino gehiago izan da gure bueltan proiektuari tira egiten: Aitor Lauzirika, Maite Rementeria, Iban Arantzabal eta Josu Azpillagaren laguntza nabarmendu nahiko genuke. Eskerrik asko, guztioi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago