250 Literatur Emailu
Literatur Emailuak literatur albistegi elektroniko gisa sortu ziren duela ia bost urte. Astero astero, literaturarekin lotutako berriak igortzeko helburuarekin. Eta astero; albisteak, liburu berriak, idazleen efemerideak, literaturaren inguruko agenda osatzen joan gara. Aspaldi honetan gainera, astero gutxienez liburu oso bat eskaini dugu, eta dagoeneko ehundaka dira armiarma sarean osorik dauden liburuak.
Efemerideak
Data bat, jaiotze edo heriotza, liburu aurkezpen edo mendeurrena ospatzea aski izan da, horren inguruan albisteak osatu eta jendaurrean agertzeko. Horretarako sortu genuen Literaturaren Zubitegia eta horretarako baliatzen dugu orain. Zerbitzu publiko bokazioa du gainera. Oso erabilgarria suertatzen ari da bestelako lanetarako ere. Egun, literaturaren inguruko 3.849 efemeride aurkitzen ahal dira bertan.
Agenda
Literaturaren ingurukoa. Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, errezitalak, irakurleen txokoak, mahainguru eta topaketak. Gero eta ektialdi gehiago daude literaturari lotuak. Gaur egun, RSS bidez ere eskaintzen dugu agenda.
Emailuen bloga
Azken nobedadea Armiarma sarean . Asteroko Emailuak blog batean bildu ditugu. Albiste guztiak daude kontsultagai. Irakurtzeko moduan, klikagarri. Eta astero ez ezik, egunez egun ere sartzen ditugu berrikuntzak.
Erantzunak kargatzen...