Inmigrazioari buruzko jardunaldiak Urretxun
2006-10-31 16:10
1go HITZALDIA:
Azaroak 2, osteguna
Urretxuko Kultur Etxeko areto nagusia.
Arratsaldeko 19:30tan
Hizlaria: Jon Maia (Riomundo eleberriaren egilea)
" Inmigrazioa 60. hamarkadan"
"Bertolt Brechtek esana da: gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da inmigrantea, erbesteratua baizik.
Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz kargaturiko jende andana darama lurralde ezezagunetara, egunero. Euskal Herrira ere iritsi ziren milaka desterratuz beteriko trenak, Vascongadas esaten zioten herrialde arrotz eta malkartsu honetara.
Euskal herritar askorena ez ezik, euskaldun askorena izan litekeen pasadizoa:
-Zu zara maketoa, ezta?
-Maketoa? Ez jauna, gaizki esan dizute, Sierra naiz, Pedro Sierra."
Hari horri tiraka eraikiko du Jon Maiak, etorkinen seme denak, bere hitzaldia.
2. HITZALDIA:
Azaroak 16, osteguna
Urretxuko Kultur Etxeko areto nagusia.
Arratsaldeko 19:30tan
Hizlariak: Obdulia Lorenzo, migrazioetan aditua (Galiziarra)
Victoria Mendoza, sikologoa (Mexikarra)
"(In)migrazioen erronkak Euskal Herriarentzat"
Hitzaldi honetan espainiar eta frantziar estatuetako inmigrazioaz eta gaur egungo inmigrazio estra komunitarioaz hitz egingo da. Guzti honek ekar ditzakeen erronkei buruz eta gure herriak dituen erronken arabera eman behar duen erantzunari buruz arituko dira.
3. HITZALDIA:
Azaroak 30, osteguna
Urretxuko Kultur Etxeko areto nagusia.
Arratsaldeko 19:30tan
Gidaria: Asier Zaldua (Kazetaria)
Partaideak: Herriko hainbat etorkin
"Etorkinak gurean"
Etorkinak gurean? Bizilagun ezezagun horiek ere izango dute zeresana, ezta?
Esan genezake gure herri hau historikoki jendea jasotzeko arazo handiegirik izan ez duen gizarte batez osatua egon dela. Etorkinak ikustea ez da gauza arraroa gure kaleetan baina ezagutzen al dugu beraien egoera?
Gaur egun datorkigun etorkinen uholde berriaren ordezkaritza bat izango dugu protagonista azken hitzaldi honetan. Hona etortzeko izan dituzten arrazoiak, bizipenak eta gaur egun herria nola ikusten duten kontatuko digute mahai inguru honetan.
Antolatzailea: LEKAIO Kultur Elkartea
Erantzunak kargatzen...