Teknologia albisteak

Musika Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia
Josu - Baleike Kultur Elkartea
2006-11-03 : 09:11

Zumaiako Baleike.com atarian atal berria gehitu dugu: Musika Zumaian. Bertan herriko taldeen berri emateaz gain, hainbat kanta jarri ditugu mp3 formatuan.

Atal berri honen helburua Zumaiako talde edota bakarkakoen berri eman, eta hauen lana zabaltzea da. Internetek ematen duen aukeraz baliatuta, gainera, haien hainbat kanta jarri ditugu mp3 formatuan, jaitsi eta goza ditzazuen.

Oraingoz herriko lau talderekin hasi gara: AGE, Itaka, Karidadeko Benta eta Ttakunpa. Jakin badakigu, ordea, askoz gehiago direla Zumaian musika egiten dutenak. Guztiei zabaldu nahi diegu atea, eta horretarako posta helbide bat jarri dugu, bertan agertzeko interesa dutenek gurekin harremanetan jar daitezen. Hau da helbidea: musika@baleike.com. Pixkanaka saiatuko gara atala osatzen, herriko talde guztien berri eman ahal izateko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago