Konpondu.net, nork bere konponbide proposamena
Konpondu.net-ek ez du, oraingoz, iritziak bideratzeko plataforma hori eskaintzen. Lehen puntua, iritzi-bilketa edo eztabaida nola bideratu erabakitzea da. Halaxe dio webguneak:
Gune honek partehartzeko tokia izan nahi du, euskal herritar guztiei irekia, inor baztertu gabe, xumea eta argia. Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko, irtenbidea aurkitu beharra dago eta prozesu horretan zuk ere parte hartzea nahi dugu.
Parte hartzeko kanal hauek proposatzen dituzte:
- Inkesten inprimakiak Interneten.
- SMS-ak igorri
- Doako telefonoa
- Besterik (adierazi egin behar)
Interneteko gunean bertan zer aurkitu behar genukeen ere galdetzen digute. Hauek dira aukerak:
- Inkesten inprimakiak.
- Prozesuko une garrantzitsuei buruzko bloga.
- Wikia gai desberdinetan parte hartuta aurrera egiteko.
- Bideo mezuak igorri
- Prozesuarekin zerikusia duten agiriak kontsultatzeko eremua.
- Informazio aldizkaria (posta elektronikoz igorria).
Gaztelaniaz pentsatutako webgunea
Beste hainbatetan bezala, webgune hau gaztelaniaz pentsatu dutela argi dago. Lehen hitza, Konpondu.net klikatuz gero erdaraz, baita nabigatzailea euskaraz konfiguratuta dugunontzat ere.
Euskarazko sarbidea hemen dago:
- http://www.konpondu.net/cast/encuesta_eusk.php (URL-aren forma bera, bitxia)
Bestalde, webgunearen domeinua ez dago Lehendakaritzaren edo aginte publiko baten izenean: webgunea egin duen enpresa pribatuko (Agoranet) pertsona baten jabetzakoa da.
Erantzunak kargatzen...