Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin
Hedabideetan iragarpen garrantzitsu gisa aurkeztu zuen hau atzo Eusko Jaurlaritzak, eta hala ageri da gaur prentsan. Iragarpen hauekin normalean gertatzen den bezala, ez dirudi kazetariek aprobarik egiterik erabaki dutenik, ez behintzat Firefox-ekin. Denek zerbitzua martxan dagoela idatzi dute.
Nola erabili
Osanet.net zerbitzua iragarri dute medioetan txanda eskatzeko helbide gisa, baina orri horretan aurkitzen ere ez dago erraza: ezkerreko zutabeko irudi bat klikatu behar da.
Ondoren, Osakidetzako zure txartelarekin eska dezakezu txanda... puntu jakin batean Firefox-ekin talka egiten duzun arte. Irudia Flickr-en jarri dut. Urrats horretara iritsirakoan, hor ezin da, ez libre dagoen aurreneko ordua aukeratu, ez baitu onartu botoiari sakatuta ezer egiten, ezta data jakin bat aukeratu, egutegiaren ikonoari klikatzea alferrekoa baita.
Gaztelaniaz ere saiatu naiz, baina ezin. Internet Explorerrekin egin dut... eta dena ondo! Txanda ere hartu dut nire familiako mediku jatorrarekin, Maite Muñoarekin. Orain kantzelatzen asmatu behar...
Erantzunak kargatzen...